Garaiko prentsak horrela jaso zuen erailketa #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/uRikJvwrSl
U tweetove putem weba ili aplikacija drugih proizvođača možete dodati podatke o lokaciji, kao što su grad ili točna lokacija. Povijest lokacija tweetova uvijek možete izbrisati. Saznajte više
Garaiko prentsak horrela jaso zuen erailketa #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/uRikJvwrSl
Frankismoan jaio edota garatutako prentsak argitaratutako hasierako berriak Yolanda “ETAren informazio komando” baten “ustezko” kidea dela azpimarratuz zalantza sorrarazten saiatzen dira #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/YnuffRzHUD
Yolandaren hilketa basatiak Deustu osoa hunkitzen du. Erailketa faxista berri honen kontrako erreakzioak eta salaketak ugaritzen dira. (Hoja del Lunes - Egin - Deia) #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/LfP3yq64Mz
Yolandaren erailketa salatzeko greba erabatekoa da Deustun. Iluntzean 5.000 herritar inguruk parte hartzen du Deustuibarrako San Pablo elizan buruturiko hiletan. Poliziaren jazarpenak erabat iraingarriak dira. #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/jvfPjw5bEi
Hilketaren autore materialak Emilio Hellín Moro eta Ignacio Abad Valavázquez dira, biak ere Fuerza Nueva alderdiko kideak. Zuzeneko laguntzaileen artean, gutxienez, polizia nazional eta guardia zibil bana, hauek guztiak ere Fuerza Nuevako kideak. #YolandaGonzález #yolanda40urtepic.twitter.com/EvIukchgR1
Hainbat argitalpenek agerian uzten dituzte BVEko kide hauek segurtasun-indarrekin, armadarekin eta Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako Dokumentazio Zerbitzuarekin dituzten loturak. (El País - Egin) #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/GA573NThXi
1982ko maiatzean epaiketa burutzen da. 27 hilketa bere gain harturiko BVE erakunde terroristako kideak izan arren, prozesu judizialak eragotzi egiten du gobernu-instantzia batzuek, militarrek, poliziek edo politiko jakin batzuk izan zezaketen konplizitate maila argitzea.pic.twitter.com/Ps5tyrHTj7
Nahiz eta 43 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra jaso, Emilio Hellinek eta Yolandaren hilketagatik atxilotutako gainerako ultrek mesede-tratu eskandalagarria izango dute hasiera-hasieratik. #YolandaGonzalez #Yolanda40urte
1980. Espetxeratu eta hilabete gutxira, lehen ihes-saiakera egiten du. (La Gaceta del Norte) #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/VxwO1BLCWQ
1987. Kartzelan sartu zenetik zigorraren 7 urte besterik igaro ez diren arren eta ihes egiteko saiakera bat izan arren, José Donato Andrések, eskuin muturreko preso ultrekin eskuzabaltasun handiegia duen espetxe-zaintzako epaileak, 6 eguneko baimena ematen dio Hellín-i
Hellín baimenaz baliatuko da Paraguaira ihes egiteko. Han, eskuin muturreko Stroessner diktadore militarraren erregimen kriminalean babesten da. #YolandaGonzalez #Yolanda40urte
Paraguain bizitza normala egingo du, baita bere nortasunpean ere, 1989ra arte. Urte horretan, Interviú aldizkariak, artikulu bikain baten bitartez ezagutzera ematen du Hellín-en bizilekua, Felipe Gonzálezen (PSOE) gobernuaren geldotasuna agerian utziz. #YolandaGonzalezpic.twitter.com/jvJwSlOBAd
1993. Ihes saiakerez jositako historiala izan arren, beste epaile batek, Pedro María Calerok, baimen berri bat ematen dio. Hellín-ek buruturiko ihes saiakerak ezagutzen ez dituela argudiatuz bere burua zuritzen du Calerok. #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/cbYeOcOnjL
2013ko otsailean, Hellín Guardia Zibilarentzat eta Poliziarentzat "terrorismo" kasuetan lanean ari dela ezagutzera ematen du El País egunkariak. Hau gutxi balitz, 2017an PPk peritu gisa kontratatzen du (Gara). #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/0HkUmktNOW
2016an, lan neketsu eta iraunkor baten ondorioz, Deustuibarra - Deustuko Erriberako Auzo Elkarteak lortzen du Yolanda González-ek merezi duen Plaza auzoan izatea (Gara - Berria) #YolandaGonzalez #Yolanda40urtepic.twitter.com/35LHrM4NUU
Twitter je možda preopterećen ili ima kratkotrajnih poteškoća u radu. Pokušajte ponovno ili potražite dodatne informacije u odjeljku Status Twittera.